Udal ordezkariek karguak banatu dituzte

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 9a, 17:43

Udalekoak ez ezik, mankomunitatekoak ere bai

Hauteskundeak eta gero, lehenengo lana Udala eratzea izaten da, eta ondotik, alkatea aukeratzea. Horrela egin, eta Patxiku Irisarri aukeratu zuten alkate zinegotziek. Alkateordea, berriz, Xabier Iturria izanen da legealdi honetan. Hurrengo pausua lanak eta batzordeak eratzea eta osatzea izaten da. Lan hauen ardura izaten dute, bertzeak bertze, hurrengo lau urteetan Udalean egonen diren zazpi zinegotziek: Hirigintzan Xabier Iturria eta Arantxa Zubieta arituko dira; Nekazaritza, Azienda eta Mendiko lanetaz Irati Lujua eta Jose Antonio Telletxea arduratuko dira; Gizarte Ongizate, Kultura eta Kirol arloan lan eginen dutenak, berriz, Nerea Mitxeltorena eta Agustin Arribillaga, Eskola kontseiluan Xabier Iturria eta Arantxa Zubieta ordezko bezala. Lan hauek herriari begirakoak izanen dira, baina Bortzirietan Udalaz gain bertze erakunde batzuk ere badaude, hala nola, Mankomunitateak. Eta hauek izanen dira Etxalarko ordezkariak berauetan: Gizarte Zerbitzuen eta Hiri-hondakinen Mankomunitatean Patxiku Irisarri; Euskara Mankomunitatean Nerea Mitxeltorena, Cederna-Garalurreko ordezkaria Agustin Arribillaga eta Bertizko Patzuergo Turistikoarena Irati Lujua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun