Cederna-Garalur Elkarteak Nafarroa mendialdeko enpresa ttikiei bideratutako bi programa prestatu ditu: gastuak kontrolatzeko programa bat, eta lan arriskuen prebentziorako, bertzea. Biak ere, doan. Gastu sistemen ezartzea deitu duten programan, enpresa bakoitzak etekin handienak atera ahal izateko produktu edo zerbitzuak zein diren identifikatzea da helburua. Bertze programarekin, berriz, lan arriskuak guttitu nahi dira. Batez ere aholkularitzan oinarrituko diren programa hauetan izena emateko, Cedernarekin jarri beharko du harremanetan: Cederna Garalur , Marcelo Zelaieta, 75, AA3, 31014 Iruña helbidean, edo 948 382593 telefonoan (Soraya Diaz).