Baztan, Malerreka eta Bortzirietan urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa. Hiru zenbaki atera dira, 5061, 1927 eta 4499. Saritua zenbaki bakarra da, eta lehenbizikoa agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, bertzela hirugarrenak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da 948 63 52 54 telefonora.