Iragan urteetan bezala, bisitan ditugu aurten ere Saharako haurrak. Guztira 12 etorri dira, eta Leitza, Baztan, Lesaka, Ituren eta Donamarian pasatuko dute uda.
Saharako haurrek euren herrian jaso ezin dituzten zerbitzuak jasotzea, eta bide batez, Saharako herriaren egoera zein den ezagutaraztea izaten da egitasmo honen helburua, eta horretarako 7.500 euroko aurrekontua du aurten Saharar Herriaren Elkartasuna Taldeak. Bidaiak eta gainerako ekintzen gastuei aitzin egiteko, Euskadiko Kutxan kontua ireki dute, ahal duen guztiak laguntza eman dezan: 118.0.00920.7 Sahar Herriarekin Elkartasuna kontuan.
o haurrak ekartzeko egindako zozketaren zenbaki saridunak jakinarazi ditu Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak. Dagoeneko etorri diren haurrei laguntzeko paratu zuen martxan zozketa aipatu taldeak, eta ekainaren 22an egin zen zozketa.
Hauek dira zozketaren zenbaki saridunak:
Leitzan Harakindegian saldua 0806 zenbakia, Sagastin 0375, Erreka sagardotegian 1.277, Hiruso ostatuan 1.633 zenbakia, Muxun Zaharren 1.707, Beatrizenean saldua 1.324.
Malerrekan7 izan dira zenbaki saridunak: Iturenen hiru saldu dira: Herriko Ostatuan 0563 zenbakia, Altxuenea erretegian 0301 eta Aurtizko ostatuan 0388 zenbakia. Oitzen ostatuan saldutako 0455 zenbakia da sariduna. Beintza-Labaiengo ostatuan saldutako 1079; Elgorriagako Hilarion jatetxean saldutako 0461. Doneztebeko Belarra jatetxean saldua da Malerrekako bertzea, 0662 zenbakia, hain zuzen.
Baztanen 10 zenbakik jasoko dute saria. Arizkunen Uxoa okindegian saldu zen 0195 zenbakia, eta Ordoki erretegian saldutako 0334. Elizondon hauek dira saridunak: Galarzan saldutako 0205 zenbakia, Kortarixarren saldutako 1441, Eskisaroien saldutako 0869 eta Itzalargikobordan egindako 0932. Elbeten bi dira saritutako zenbakiak: Elbeteko Ostatuan saldutako 0017 eta Oñaska jatetxean saldua, bertzea, 1843. Oronoz-Mugairin Pierresenean saldu zuten 1544 da saritua, eta Gartzainen Fransenean saldutako 0741.
Bortzirietan, bortz izan dira zenbaki saridunak. Lesakako Koxkonta jatetxean saldutako 0617 eta Kattun saldutako 1141 zenbakia; Etxalarren Herriko Ostatuan (1334) eta Elutsa Ostatuan (0555) saldutakoak, eta Igantzin La Villan saldutako 0630.