Urtero bezala, Uztailaren 8tik 14ra Herri Kirol jaialdiak ospatuko dira Iruñeko Foruen enparantzan eguerdiko 12:00etan.
Igandea izango da lehen eguna eta hainbat txapelketa antolatu dituzte:
Nafarroako 1. mailako arpana txapelketa. Parte hartzaileak hauek izango dira:
1. Iraizozko Josetxo eta Iñaki Barberena
2. Berriozarko Oier Aizkorbe eta Jose Luis Cano
3. Sunbillako Mikel Bertiz eta Arraiozko Xabier Urrutia
4. Gerendiaingo Esteban Pikabea eta Ripako Albaro Morrondo
5. Anizko Andoni Irigoien eta Arraiozko Josetxo Telletxea
Kana erdiko enborrari 14 korte etzanda eta 4 zutik eman behar dizkiete.
Nafarroako kadete mailako arpana txapelketa. Parte hartzaileak hauek izango dira:
1. Andra Mari taldeko Iker Bakaikoa eta Joseba Ezkurdia
2. Andra Mari taldeko Ekaitz Gabirondo eta Mikel Mendinueta
3. Basaburua taldeko Jose Igancio Iribarren eta Unai Apeztegia
4. Basaburua taldeko Mikel Igoa eta Gabon Gamio
5. Basaburua taldeko Beñat Gartxitorena eta Asier Gamio
6. Basaburua taldeko Andoni Barrenetxe eta Egoitz Prim
7. Berriozar taldeko Josu Uharte eta Eder Goldarazena
8. Ultzama taldeko Mikel Eugi eta Ander Iribarren
100 zentimetroko enborrari 10 korte etzanda eman beharko diote.
Nafarroako bikotekako aizkolari txapelketa. Parte hartzaileak:
1. Floren Nazabal eta Antonio Senosiain
2. Donato Larretxea eta Jose Juan Barberena
3. Juan Jose Lopez eta Daniel Vicente
Sei enbor kana erdiko eta sei 60 ontzako ebaki beharko dituzte.
Nafarroako lasto altxatze txapelketa. Parte hartzaileak: Xabi Sein, Iñaki Bereau, Oskar Telletxea eta Carlos Sein igantziarrak.
45 kiloko lasto fardoa ahalik eta gehien altxatu behar dute 2 minutu erabiliz. Polea 7 metrotara jarriko da.
Astelehenean Nafarroako harri jasotze txapelketa, proba konbinatu erakustaldia alebin mailan eta emakumezkoen arpana erakustaldia eginen dira.
Nafarroako harri jasotze txapelketan honakoak izango dira parte hartzaileak:
1. Leitzako Josetxo Urrutia
2. Aldazko Xabier Igoa
3. Arantzako Patxi Larretxea
4. Sunbillako Unai Bertiz
Egin beharreko lana: hiru harri desberdinekin 2 minutuko txandak osatu. 125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.
Proba konbinatu erakustaldia egingo dute Nafarroako Kirol jolasetan finalista izan ziren Basaburua, Berriozar eta Igantzi taldeek. Basaburua suertatu zen txapeldun 6:31:30rekin, Berriozar izan zen bigarrena 6:34:33rekin eta hirugarren Igantzi 6:35:89rekin.
Koxkor biltze, txinga erute, zaku lasterketa eta lasterka aritzen dira 11 eta 12 urteko neska-mutikoak.
Azkenik, emakumezkoen arpana erakustaldia egingo da. Parte hartzaileak: Etxalarko Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi eta Lezaungo Ana Lopez eta Itziar Nuñez.
Asteartean Nafarroako 3. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa, IX. San fermin motozerra txapelketa eta Kañamares anaien erakustaldia egingo dira.
Naarroako 3. mailako aizkolari txapelketan honakoak izango dira parte hartzaileak: Arriozko Garkoitz Larretxea, Berako Oihan Larretxea, Berriozarko Julen Kañamares, Aurtizko Ander Erasun, Labaiengo Alejandro Mindegia, Salinas de Oroko Angel Eraso, Urdiango Jon Perez, Leitzako Arkaitz Olano, Beintza-Labaiengo Pablo eta Jose Mari Elizondo, Aresoko Asier Pellejero, Urrozko Paul Castro eta Lezaungo Mikel Etxebeste.
Bi kana erdiko ebaki beharko dituzte.
IX. San Fermin motozerra txapelketa jokatuko da eta Berasaingo Miguel Angel Mariñelarena, Oieregiko Esteban Arruti, Arizkungo Marin Agerrea eta Narbarteko Enrique Jaukikoak hartzen dute parte.
Egin beharreko lana: 15 zentimetrotan 5 korte abiaduran
20 zentimetrotan korte kopuru handiena, norabide ezberdinetan
20 zentimetrotan korte kopuru handiena zutik, zerrak erori gabe
100 zentimetrotan eta 15 minututan irudi bat egitea
Kañamares anaiek zerratokia eta aitzurrarekin egurra mozten erakustaldia egingo dute.
Asteazkenean erakustaldiak izango dira: harri jasotzea, aizkora, Joxe Bikondoarena eta lasto botatzearena.
Mikel Saralegik harri jasotze erakustaldia egingo du. Bikoteka aizkora erakustaldia egingo dute Leitzako Jon Rekondo eta Doneztebeko Juan Telletxea, eta Olagueko Aitor Senosiain eta Altsasuko David Amillanok.
Ander Arbenoitzek lasto botatze erakustaldia egingo du.
Ostegunean txapelketa eta erakustaldiak izanen dira eguneko osagaiak.
Nafarroako ingude txapelketan hauek ariko dira: Igantziko Xabi Sein, Carlos Sein, Leitzako Lazaro Bujan eta Labaiengo Josetxo Urrutiak.
18 kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien eman behar dira minutu t´erdiz.
Nafarroako gizonezkoen txinga txapelketaren parte hartzaileak: Aldazko Xabier Igoa, Arantzako Patxi Larretxea, Leitzako Miguel Angel Sukuntza eta Igantziko Julen Txoperena.
50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien osatu behar dituzte eta plaza bakoitzak 28 metro dituela kontutan hartuz.
Narbarteko Esther Iriarte, Lesakako Xanta Sousa, Lesakako Miren Almandoz eta Iturengo Maika Ariztegi emakumezkoen txinga txapelketan ariko dira. 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egingo dute.
Ikusgarri taldeak motozerra erakustaldia egingo du eta igantziarrek lasto altxatze erakustaldia.
Ostiralean idi proba, aizkolari erakustaldia kanako enborrarekin, Larretxea eta Nazabalekin eta 2 kirolarien arteko desafioa korrika eta koxkor biltzen.
Larunbata izango da azken eguna eta erakustaldiak egingo dira.
Harri jasotze erakustaldia izango da Iñaki eta Inaxio Perurenarekin. Mari Jose Sardonek emakumezkoen harri jasotzea, gizonezko eta emakumezkoen soka-tira erakustaldiak 4x4 eta gizonezkoen arpana erakustaldia.