Damba taldea 11 pertsonek osatzen dute. Venezuela, Cuba, Gipuzkoa eta Iparraldekoak dira gehienak. Bazter guztietako musikariak dira, baina denak Euskal Herrian bizi dira.Oskar eta Aitziber Estanga eta Kristian Amorena dira taldearen sortzaileak. 3 urte daramate proiektuarekin eta zailena taldekideak bildu baino, mogitzea izan da.
Lana luzea izan da, proiektu berexia egin nahi izan dutelako. Diskoa Cuban, Mexicon, Bartzelonan, Madrilen eta Euskal Herrian grabatu da. Beti ere, Berako Mikelen estudioan informazio guztia elkartu dute. Disko honetan hamaika kantuz osatua dago. Kantu guztiak beraiek konposatu dituzte, baina bada bertsio berezi bat modu informal batean agertu nahi izan dutena,Nicaragüita kantua, zehazki.
Proiektua hasi zenetik, diskoa prest izan duten arte, 3 urte pasa dira. Lan asko eta bidai aski izan dira, baina denbora azkar pasa da.
Emanaldietan jendearekin tratua eta harremana izatea lortu nahi dute. Diskoa esku artean izateko ilusioarekin daude. Dagoeneko Belgica, Frantzia, Portugal,Espainia eta Hego Ameriketako diska etxeekin solasean aritu dira, lana bertan banatu ahal izateko. Orain singela aterako da eta segiduan aterako da diskoa. Emaldiak urte bukaeran hasiko dituzte.