Ingurumen baliabideen zentroak jardunaldiak antolatu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 5a

Jardunaldiak Leurtza eta Aritzakunen ere egin dira

Denetara 115 ingurumen boluntariok parte hartu dute Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak antolatutako 4 jardunaldietan. Herri egitasmoen koordinazioa bulkatzea da hauen helburua “ Zuk aukeratu: zuk erabaki” Nafarroako Kutxako programaren barne. Larunbatean egin zen azken jardunaldia Saraitzu bailarako Larrau mendatean moldatutako natur espazioarekin.

Aurreko jardunaldiak bertze natur espazioetan egin ziren, hala nola, Belagua, Leurtza edota Aritzakun. 2003an eratu zen Nafarroako Natur Baliabideen Zentroa eta Nafarroako ingurumen boluntarioak dinamizatu eta sustatzea izan du helburu.

Larunbatean boluntarioek Ollokia eta Pikatua artzainen txabolen moldaketetan parte hartu zuten, Orhi mendiaren magalean. Era berean, Salazenkoen abelbidearen azken zatia garbitu zen.

Ekinbide hau egitasmo baten osagarria da eta zehazki, “artzain salazenoen egungo ibilbidearen hobekuntza eta diagnosiaren” baitan sartzen da. 2006an egin zuen Nafarroako Abelbideen Lagunen Elkarteak eta Aitonak Taldearen eta Nafarroako Unibertsitatearen laguntzaz. Egitasmo hau Nafarroako Gobernuko Ingurumen, etxebizitza eta lurraldearen antolamendu departamentuak finantzatu zuen.

Egun, Salazenoen Errege abelbidea 9 artzainek eta 12.000 ardik erabiltzen dute.
Bertze egunetan Belaguan kontrabandisten bide xendak moldatu ziren, seinalizazioa hobetuz eta berrituz. Leurtzako galtzada berreskuratu zen, Urrotz eta Ultzaman. Aritzakungo espazio naturala berreskuratu zen eta Sumusukoborda betatik garbiketa egin zen, Urritzate errekaraino. Ia zaborrontzi bat bete zuten beirazko ontziekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun