Nafarroan trafiko istripuen ondorioz hildakoen kopuruak behera egin du

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 5a, 10:28

24 hildako izan dira

2007ko lehenengo 6 hilabeteetan Foru Erkidegoko errepideetan 24 pertsona hil dira. Urtarrilean 4, otsailean 3, martxoan 2, apirilean 8, maiatzean 2 eta ekainean 5. Iaz data beretan 31 izan ziren hildakoak, eta 2005ean, 39.

Hortaz, eta bataz bestekoak aintzat hartuz, %22,58 jautsi da eta 2005etik 2006ra izandako beherakada baino zertxobait handiagoa izan da.

Nafarroako Gobernuak, 2005-2012 urteetarako Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategiaren barne jarritako helburua betetzen ari da, hau da, hilkortasuna %10ean jaustea Nafarroako errepideetan. 2006an Foru Erkidegoak 2010erako Europar Batasunak %50ean jaustearen helburua bete zuen. Nafarroaren kasuan, 55 pertsona hil ziren istripuan Nafarroan eta 2000an 118 izan ziren. Nafarroa izan da lehenengo Erkidegoa jo puntu horretara iristen.

Hildako 24 pertsonetatik, 4 autobide edo autopistetan hil dira, 10 errepide orokorretan, 3 Foru Erkidegoko intereseko errepideetan, 5 herri errepideetan eta 2 herri artekoetan.

Hildakoetatik 2 adin gabekoak ziren, 7k 18 eta 30 urte artekoak, 3, 31 eta 35 artekoak, 3 36 eta 45 artekoak eta gainerako 9ek adin hau gainditzen zuten. 20 auto edo furgonetetan zihoazen, 2 oinezkoak ziren, 1 txirrindularia eta azkenekoak motoa gidatzen zuen.
N-121-A errepidean aurten 2 hildako izan dira.Lesakan otsailaren 28an gertatutakoa eta martxoaren 3an Lantzen. Beraz, iaz epe bereko datua mantentzen da. Orduan hildako bat izan zen otsailaren 1ean Arraitzen eta bertzea ekainaren 2an Donezteben. 2005ean 7 hildako izan ziren, urtarrilaren 19an Etxalarren, martxoaren 9an Anuen, martxoaren 26an bi Zozaian, maiatzaren 17an Ultzaman, maiatzaren 25ean Lesakan eta ekainaren 16an Alkotzen.
Barne Ministerioak eman dituen datuen arabera, puntu bidezko karneta indarrean sartu zela urtebete pasa ondoren, heriotza tasak behera egin du Estatuan %14,3an, 3.254etik 2.788ra pasatuz. Nafarroan garai eta bide berak kontutan hartuz, hirukoiztu egin da estatuko bataz bertzekoa eta %40,3an dago, 67 hildakoetatik 40ra pasatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun