Laxoa txapelketa bere azken fasean sartzen ari da

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 4a

Doneztebe A eta Irurita B dira multzoetako buruak

XXVIII. Baztan-errekako laxoa txapelketako errekuperazio eta final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan. A multzoan Irurita C eta Oitz Bk jokatu dute eta 9-7 izan zen emaitza. Final laurdenetako joaneko partidak ere egin dira eta honakoak izan dira emaitzak:
Doneztebe D 3- Doneztebe A 9 eta Doneztebe C 4- Oitz A 9.

Behin partidu hauek jokatuta honela dago sailkapena:
A multzoa
1. Doneztebe A- 26 puntu
2. Oitz A- 21 puntu
3. Doneztebe C- 13 puntu
4. Irurita A- 13
5. Oitz B- 12 puntu
6. Irurita C- 5 puntu
B multzoa
1. Irurita B- 24 puntu
2. Arraioz A- 20 puntu
3. Doneztebe B- 15 puntu
4. Doneztebe D- 14 puntu
5. Arraioz B- 13 puntu
6. Hondarribi puntu 1

Asteburu honetan final laurdenetako itzuliko partidak jokatuko dira.
Larunbata uztailaren 7an arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko plazan Doneztebe A eta Doneztebe D taldeek itzuliko partida jokatzen dute.
Larunbatean arratsaldeko 18:30ean Doneztebeko plazan, Doneztebe C eta Arraioz Ak joanekoa.
Igandean goizeko 11:30ean Oizko plazan Oitz A eta Doneztebe Bk itzulikoa.
Igandean arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko plazan Irurita A eta Irurita Bk joanekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun