Nafarroako ipar mendebaldeko 5 herrik 595 miloi euroko laguntzak jasoko dituzte

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 4a

Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko lan administrazio kontseilariak 595.696,56 euroko dirulaguntzak onartu ditu, lan azpiegiturei bideraturik eta Nafarroako Ipar mendebaldeko herriek azpiegitura planaren dirulaguntzen bidez jasoko dituzte.

Donamariak 56.301,92 euro jasoko ditu eta inbertsioa denetara 80.431,32 eurotakoa da. Uxarna auzoko argiteri publikoa berrituko da. Instalazioaren diseinua erdigunetik hartutako 2 zirkuitu bidez moldatu da.
Igantzin 71.504,34 euro jasoko dira eta denetara, inbertsioa 103.681,28 eurotakoa da. Igantzitik Barrizaun auzorako hornidura sarea berrituko da. 90 mm diametroko 640 metro lineal tuberi jarriko dira eta 1.200 metro 75mm-koak. Era berean, 138.307,50 euroko aurrekontutik 4.178,15 euroko dirulaguntza jasoko dute Agertxeberri-Bordaberriko bidean porlanezko zola jartzeko.
Goizuetan 150.368,26 euroko inbertsiotik, 105.257,78 diruz lagunduko da Apezetxea eta frontoi karriketako zolaberritzea eta ur bilketa egiteko.
Uitzin aurkeztutako 45.412,15 euroko inbertsiotik, 39.148,41 euro jasoko dira saneamendurako biltegi bat instalatzeko. Bertzalde, 24.539,60 euro onartu da instalazioengatik kaltetutako zola berritzeko.
Zubietan Aurkidiko Bordako bidea zolaberritzeko udalak 29.707,64 euro jasoko ditu, 42.439,48 euroko inbertsiotik. Zenbait tokitan zolaberritzea zatikakoa izango da eta 17 zentimetroko lodierako porlana botako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun