Eskualdeko kirolariak berriz ere txapeldun Iparraldeko joko torneoan

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 3a

Nafarroako Herri Kirol federazioak hainbat kirol jarduera antolatu ditu asteburu honetan. Ostiralean Eulaten Nafarroako 2. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa izan zen. Kanporaketako 13 aizkolariak hiru txandetan banatuta aritu ziren. Lehenengo txandan: Beintza-Labaiengo Jose Luis Telletxea eta Jesus Etxeberria, Leitzako Santiago Olano, Garraldako Jon Iriarte eta Gerendiaingo Esteban Pikabea aritu ziren. Bigarrenean: Etxalarko Xabier Ariztegi, Altsasuko David Amilliano, Uharte Arakilgo Iker Gorriti eta Etxarri Aranazko Juan Jose Erdozia eta hirugarrenean, Doneztebeko Luis Mari Belarra, Zubietako Antonio Jaunarena, Doneztebeko Juan Telletxea eta Uharte Arakilgo Jaime Gorriti. Patxi Mindegiak azkenean ez zuen parte hartu. Aizkolariek bi kana erdiko eta 60 ontzako bat moztu behar izan zituzten.

Honela geratu zen sailkapena:
1. LUIS MARI BELARRA TELLETXEA 8’08’’31
2. ANTONIO JAUNARENA ELIZALDE 8’17’’96
3. JUAN JOSE ERDOZIA ULAIAR 10’15’’62
4. DAVID AMILLANO GARASA 10’29’’35
5. JUAN TELLETXEA URROZ 10’50’’74
6. JESUS ETXEBERRIA GOÑI 11’18’’35
7. IKER GORRITI BORREGERO 11’50’’66
8. JOSE LUIS TELLETXEA MUTUBERRIA 11’55’’20
9. SANTIAGO OLANO ZABALETA 12’25’’41
10. ESTEBAN PIKABEA AGIRRE 12’37’’35
11. XABIER ARIZTEGI ELIZAGOIEN 13’23’’42
12. JON IRIARTE PEDROARENA 13’41’’69
13. JAIME GORRITI JAKA 15’32’’38

Kanporaketa honetan sailkatutako lehenengo bost aizkolariek finalerako txartela lortu dute. Jon Iriarte eta Jaime Gorriti 3. mailara jautsi dira eta hauekin batera maila galdu dute: Eneko Larrion, Jose Ignacio Flores eta Patxi Mindegiak.

Bertzalde, Orbaizetan, Iparraldeko Joko Torneoaren 3. eta azken jardunaldia jokatu zen. Sailkapena honela geratu zen:
KOXKOR BILTZEA
1. Josu Jiménez (Berriozar) 6’21’’42
2. Iñaki Ekisoain (Berriozar) 6’24’’20
3. Patxi Irazoki (Igantzi) 6’36’’01
4. Iñigo Lasaga (Etxalar) 6’53’’56
5. Ibai Arraras (Berriozar) 7’07’’78
Fernando Etxegarai (Bera) EZ ZUEN PARTE HARTU
INGUDE ALTXATZEA
1. Xabi Sein (Igantzi)
65 jasoaldi 2. Carlos Sein (Igantzi) 63 jasoaldi
3. Lazaro Bujan (Leitza) 61 jasoaldi
4. Igor Lasaga (Bera) 58 jasoaldi
HARRIJASOTZE
Josetxo Urrutia 3.850kg. (Zilindroari 14 altxaldi, kubikoari 8 eta bolari 12)
Xabier Igoa 3.737,5kg. (Zilindroari 13 altxaldi, kubikoari 9 eta bolari 11)
Unai Bertiz 3.287,5kg. (Zilindroari 12 altxaldi, kubikoari 7 eta bolari 10)
Mikel Lasarte 3.125kg. (Zilindroari 9 altxaldi, kubikoari 8 eta bolari 11)
LASTOA
1. Xabi Sein (Igantzi) 11 jasoaldi (hamabigarrena 3’’29%)
2. Iñaki Bereau (Igantzi) 11 jasoaldi (hamabigarrena 2’’94%)
3. Oskar Telletxea (Igantzi) 10 jasoaldi (hamaikagarrena 5’’58%)
4. Carlos Sein (Igantzi) 10 jasoaldi
ZAKULARIAK
(3 zakulari) Igantzi (Iñaki Bereau, Oskar Telletxea, Eneko Mitxelena) 1’27’’58
Berriozar (Iker Lizarraga, Raul Maiza, Oier Aizkorbe) 1’28’’08
TXINGAK
1. Julen Txoperena (Igantzi) 14 plaza 6,15m = 398,15m
2. Oskar Telletxea (Igantzi) 9 plaza = 252m
3. Xabier Igoa (Aldatz) 9 plaza = 252m
4. Imanol Martin (Berriozar) 8 plaza ½ 1,56m = 239,56m
5. Josetxo Urrutia (Leitza) 6 plaza = 168m
Sailkapen orokorra honela geratu da:
Koxkor biltzea:
1. Fernando Etxegarai 12’01’’
2. Iñaki Ekisoain 12’29’’
3. Josu Jimenez 12’39’’
4. Patxi Irazoki 13’07’’
5. Iñigo Lasaga 13’43’’
6. Ibai Arraras 14’04’’
Ingude altxatzen:
1. Xabi Sein 195 jasoaldi
2. Carlos Sein 189 jasoaldi
3. Lazaro Bujan 177 jasoaldi
4. Iñigo Lasaga 174 jasoaldi
Harrijasotzen:
1. Josetxo Urrutia 11.700kg
2. Xabier Igoa 11.100kg
3. Unai Bertiz 10.375kg
4. Mikel Lasarte 9.037,5kg
Lasto goratzen:
1. Xabi Sein 33 jasoaldi
2. Iñaki Bereau 33 jasoaldi
3. Oskar Telletxea 31 jasoaldi
4. Carlos Sein 31 jasoaldi
Zaku lasterketa:
1. Igantzi 4’25’’58
2. Berriozar 4’29’’35
Txinga eruten:
1. Julen Txoperena 1.033,80m
2. Oskar Telletxea 1.018,20m
3. Xabier Igoa 756m
4. Imanol Martin 660,26m
5. Joseba Petrirena 642,50m
6. Josetxo Urrutia 501,50m
7. Unai Bertiz 442,10m
6. Unai Bertiz (Sunbilla) 4 plaza ¾ 1,10m = 134,10m Joseba Petrirena EZ ZUEN PARTE HARTU

Ingude altxatzen, harri jasotzen, lasto altxatzen, zaku lasterketan eta txinga eruten 3 jardunaldietako lanak hartu dira kontutan. Koxkor biltzen 3 jardunaldi ospatu dira, baina puntuatzeko orduan bi denborarik onenak hartu dira kontuan. Gainera, torneo honetako lehen 5 sailkatuak uztailaren 29an goizeko 11:30ean Garesen jokatuko den Nafarroako koxkor biltze txapelketan parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun