Asteburuan Cuencan Espainiako txirrindula txapelketak jokatu dira

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 2a

Jon Bru beratarra 12. sailkatu da

Caisse d´Epargne taldeak asteburuan Cuencan jokatutako Espainiako txapelketetan bere nagusitasuna erakutsi du. Igandean Joaquin Rodrigez eta Alejandro Valverdek lehenengo eta bigarren postuak erdietsi zituzten. Baina hau ez zen bakarra izan. Ostiralean erlojuaren aurkako froga jokoan izan zen eta Jose Ivan Gutierrez eta Luis Leon Sanchez izan ziren lehen biak helmugan, hurrenez hurren. Caisse d´Epargne taldeak faborito papera bete zuen eta Espainiako txapelketarako prestatutako ibilbide zailari aurre hatu zion. 63.kilometroan 5 txirrindularik ihes egin zuten eta tartean zen Euskaltel Euskadi taldeko Iban Mayoz. Ia 2 minutuko aldea lortu zuten, baina ez zen aski izan, tropelak 109. kilometroan irentsi bai zituen. Frogaren azken txanpan arreta gehien lortu zuten txirrindulariak Jorge Garcia, Sergio Escobar eta Antonio Olmo izan ziren. Baina abentura hau ere bere horretan geratu zen eta lasterketa blokeatuta geratu zen. Cuenca igotzen hasi, eta asfaltoaren lehen pausuak izan ziren. Gero adokinatua, eta horretan Joaquin Rodrigezek eraso egin zuen. Valvede markatzen ari zirela aprobetxatu zuen eta garaipenaren bila joan zen. Modu honetan, txapeketa osoan taldeak egindako lana borobildu zuen.

Juanma Garate Quick Step taldeko txirrindulari irundarrak 5. postuan helmugara iristea lortu zuen, txapelduna baino 18 segundo gehiagorekin eta Jon Bru Euskaltel Euskadi taldeko beratarra 12. sailkatu zen 25 segundutara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun