Zazpi institutuk heldu den ikasturtean ingelesez gai bat edo bi emango dituzte

Goizalde URDANPILLETA 2007ko uztailaren 2a

Berako Toki Ona institutua dago institutu horien artean

Nafarroa osoko 7 institutuk 2007-2008 ikasturtean ingelesez gai bat edo bi emango dituzte.Gainera bertze 5 ikastetxeetan frantsesez emango dituzte ziklo berean. Ikastetxe hauetako ikasleek eta hizkuntza mailako froga gainditzen dutenek, programa honetan parte hartu ahal izango dute.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak bulkatzen duen “Ingelesez sekzio elebidunak” izeneko programan izena eman duten institutuen artean Berako Toki Ona institutua dago.

Frantsesaren kasuan,, hizkuntza honetan gai gehiago ikasteko bidea ematen da eta gure eskualdeko institutu hauek izena eman dute: Berako Toki Ona eta Doneztebeko Mendaur.

Ingelesaren kasuan, DBH-ko lehenengo mailan gai bat edo bi eman daitezke. Eta frantsesean, DBH-ko lehenengo eta bigarren mailan, astean frantseseko ordu bat edo bi gehiago emango dira eta 3. eta 4. mailan gai batzuk. Aurrerago esperientzi hau Batxilerra ikasten duten lehenengo mailako ikasleetan ezarriko da, beti ere, hizkuntza hauetan nota onak ateratzen badituzte.

Orain arte, institutu publikoetako ikasleek ezin zuten ikasgairik eman ingelesez., baina bai haur eta lehen hezkuntzako zenbait ikastetxe publikok, British ereduan sartuta bai zeuden.
Irakasleek bere kurrikuluma egokitu eta material didaktikoak prestatu beharko dituzte, ingelesezko departamentuarekin batera. Gainera programa honetan parte hartzen duten irakasleek ematen duten maila bakoitzeko ordu bat gutxiago emango dute eta materiala prestatzeko astean bi ordu izango dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun