Larunbatean Donezteben Pakito Sarratea omenduko dute

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 29a

Laxoa txapelketako partidu bat ere jokoan izanen da

Hilabete batez jokatu da El Pais del Bidasoa zesta punta txapelketa. 5 frontoitan aritu dira 32 pilotari eta denetara, 14 partidu jokatu dira. Finala larunbatean jokatuko da Doneztebeko frontoian arratsaldeko 18:00etan. Lehenengo partiduan Foronda eta KonpaI lehiatuko dira 30 tantotara eta bigarren finala, bikotekakoa izanen da, eta Landa eta Urtasunek, Oskar Ros eta Alain Rosen aurka jokatuko dute 35 tantotara. Finaletara iritsi diren pilotari guztiak Urtasun hondarribitarra izan ezik, arabarrak dira. Banakako finalean, Bartzelonako Olinpiadetan txapeldun suertatu zen Konpa I-ak, 2002ko Iruñeko Munduko txapeldun orde izan zen Forondaren aurka jokatuko du. Bikotekako finalean, Alain Ros ariko da, Mexikoko mundialetako azpi txapelduna. Ekitaldiaren bukaeran, Doneztebeko alkatea den Migel San Migelek oroigarri bat emanen dio bertako puntista ospetsu izandako Pakito Sarrateari. 1984. debuta egin zuen Gernikako Jai Alai frontoian. 1987an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Ocalako frontoian aritzera eta gero Floridako Tampa Jai Alaira. 1999. urtean erretiratu egin zen.

Pilotarekin segituz, baina zesta puntatik laxoa txapelketara jauzi eginez, igande honetan laxoa txapelketako errekuperazioko partida bat jokatuko da Iruritan goizeko 11:30ean. Irurita C eta Oitz B lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun