Asteburu honetan herri-kirol lehiak jokoan izanen dira

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 29a

Nafarroako Herri kirol federazioa da antolatzailea

Ostiralean arratsaldeko 19:00etan Nafarroako II. Mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da Eulateko plazan.

Kanporaketa honetan 14 aizkolarik parte hartuko dute: Altsasuko David Amillanok, Doneztebeko Juan Telletxeak, Doneztebeko Juan Mari Belarrak, Etxalarko Xabier Ariztegik, Beintza Labaiengo Jse Luis Telletxeak, Uharte Arakilgo Jaime eta Iker Gorritik, Leitzako Santiago Olanok, Beintza Labaiengo Jesus Etxeberriak, Gerendiaingo Esteban Pikabeak, Etxarri-Aranatzko Juan Jose Erdoziak, Garraldako Jon Iirartek, Zubietako Patxi Mindegiak eta Zubietako Antonio Jaunarenak.

Azken orduan zenbait aizkolarik baja eman dute min hartuta daudelako: Eneko Larrion, Sergio Mandacen eta Xabier Mindegiak.

Aizkolariek lan hauek egin beharko dituzte: bi kana erdiko eta 6o ontzako bat moztu. Kanporaketa honetan sailkatzen diren lehen 5 aizkolariek finalerako txartela lortuko dute.

Bertzalde, igandean eguerdiko 12:30ean Iparraldeko Joko Torneoaren 3. eta azken jardunaldia ospatuko da Orbaizetan. Koxkor biltzen, kirolariek 50 koxkor bildu beharko dituzte.Ingude altxatzen, 18 kiloko ingudeari minutu batez ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote. Harri jasotzen 3 harri mota erabili beharko dituzte minutu batez: 125 kiloko zilindroa, 112,5 kubikoa eta 100 kiloko bola. Lasto altxatzen, 45 kiloko lasto fardoa minutu batez ahali keta aldi gehienetan igo beharko dute. Zaku lasterketan, talde bakoitza 3 kirolariz osatua egoten da. Bakoitzak 360 metro eginen ditu 65 kiloko zakuarekin. Txinga eruten, 40 kiloko txinga bana eramanen dute eta ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte, kontutan hartuz plaza bakoitzak 28 metro dituela

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun