Cederna-Garalur elkarteak bi ikastaro antolatu ditu

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 29a

2007an %100ean diruz lagunduta daude

Cederna-Garalur elkarteak aholkularitza eta laguntza sistema martxan jarri du produktuen eta produkzio ildoen kostuen ezarpenerako. Badira zenbait galdera funtzeskoak direnak: -Badakizu ze produkturekin dirua irabazi eta galtzen duzun? -Jarritako salmenta prezioak onurak sortzen dizkizu? -Inbentarioaren kudeaketa zuzena egiten duzu? -Non sortzen dira nire galerak? Azken finean, nire enpresa errentagarria da?

Nafarroako Mendialdeko enpresa txikiei bideratuta dago. Lan egiteko modu zehatza izanen du. Enpresetara bisitaldiak egin eta zerbitzu pertsonalizatu eta etenik gabekoa eskainiko da teknikari baten bidez.

Aholkularitza eta babesa eskainiko da produktuen banakako kostuaren kalkulua ateratzeko, produktu bakoitzaren emaitzak neurtuko dira, kostuen kalkulu xume bat ezarriz. Kostuen kontrolerako programari buruzko aholkularitza eskainiko da enpresak beharra izan ez gero.

Bertzalde, lan arriskuen aurrezaintza eta identifikaziorako bermea eta aholkularitza eskaintzen ditu Cederna-Garalurrek.

6 edo langile gutxiago dituzten Nafarroako mendialdeko enpresei zuzenduta dago eta beti ere, bere kontu aurrezaintza hartuta, enpresaren barne laguntza teknikoa behar dutenak.
Enpresetara bisitaldiak eginen dira, zerbitzu pertsonalizatua eta etengabea eskainiz teknikari baten bidez.
Aholkularitza eta babesa eskaintzen da zure enpresari dagokion aurrezaintza erakunde egokia hautatzeko, enpresatik kanpoko aurrezaintza zerbitzua bilatzen lagundu eta bertan egoteko enpresara joaten denerako eta beharrezko dokumentazioa prestatu eta egiten laguntza emateko.
Helburuak dira, legea bete araztea, aurrezaintzako kultura bat eratzea, ezagupen teknikoak ematea…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun