Ostegun goizean Bortzirietako Berdintasun Arloko arduradunek prentsaurreko bat eskaini dute

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 28a

Gai ezberdinak hizpide izan dituzte Bortzirietako Berdintasun Arloko arduradunek ostegun goizean Etxalarren egindako prentsaurrekoan. Gay, lesbiana eta transexualen Nazioarteko eguneko kanpaina, Bortzirietako Berdintasunerako komisio berriaren osaketa eta bateragarritasunaren aldeko ituna: ludotekaren proiektua.

Prentsaurrekoan izan dira Ainhoa Güemes, Bortzirietako Berdintasun arloko arduraduna, Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea eta Marisol Taberna izan dira.

Patxiku Irisarrik berdintasun gaia mintzagai izan du. Orain urtebete hasi zen martxan, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bulkatzeko. Arlo honi indarra eman nahi diote legegintzaldi berri honetan.

Konziliazio paktuaren funtsa, lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzea da. Paktua sinatu zen eta hainbat talde lanean ari dira, baina sartu nahi duenak, horretarako aukera badu. Hurrengo bilera astelehenean izanen da Berako udalean arratsaldeko 18:00etan. Marisol Taberna konziliazioaz aritu da. Konziliazioaren gaia inportantea dela eta egungo gizartearen arazo nagusienetakoa dela adierazi du Marisolek. Gizon eta emakumeek pairatzen dute. Proiektuak prestatzen ari dira, baina beti ere, dirulaguntzen menpe daude.Ludoteka zabaldu nahi dute heldu den urtean Bortzirietako herri guztietan eta egunean ordubete emanen da. Bertzetik, jubiloteka jarri nahiko lukete Beran.

Gay, lesbiana eta transexualen nazioarteko eguna da ekainaren 28a eta berdintasun arloko arduradunek uste dute oso garrantzitsua dela beste aukera sexualak dituztenei bisibilidadea ematea.Ainhoa Güemesek bestak izan ditu hizpide eta inolako bazterketarik ez izatea espero dutela adierazi du.
Ekimen batzuk prestatu dituzte heldu den asterako. Uztailaren 3an Berako kultur etxean arratsaldeko 19:30ean “Feminismoaren eta lesbianismoaren ibilbide politikoa” gaia hartuko du Josebe Iturrioz, Medeak taldeko kideak. Medea taldea gipuzkoarra da eta urteak daramatzate lesbiana eta gay-en eskubideen alde lan egiten. Uztaileran 4ean leku eta ordu berean Josebe berak Fuego filmaren analisia eginen du. Indian ekoitzitako filma da eta bertan bi lesbianek bizi duten egoera agertzen du. Ainhoak gonbidapena luzatu du bi ekintza hauetan parte hartzeko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun