Dirulaguntza batzuk jasoko dituzte gure eskualdeko zenbait ikastetxek

Goizalde URDANPILLETA 2007ko eka. 28a, 13:56

Nafarroako Gobernuko eskola eta lanbide irakaskuntzaren zuzendari nagusiak bestelako gastuak kontzeptuagatik, eta behar den kasuetan, hezkuntza premia dituzten ikasleei eta egoera sozial edo kultural ahulean daudenei laguntzeko diru kopuruak ordaintzeko baimena eman du ebazpen baten bidez.

Lehen hezkuntzan, Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, hezkuntza berezian eta Lanbide Heziketan hezkuntza itunak berritu ditu Foru agindu batek. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta egoera sozial edo kultural ahulean daudenei laguntzeko baliabide ekonomikoak zenbait ebazpenen bidez onetsi ziren.

Hezkuntza departamentuak guztira, 2.761.651,49 euro ordainduko ditu. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ikastetxeei ordaintzeko aginduak emanen ditu.

Berako Labiaga ikastolak 3.058,o4 euro jasoko ditu haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan 8.103,90 euro eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen zikloan 3.842,10 euro.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxeak haur hezkuntzan 3.058,04 euro, lehen hezkuntzan 6.483,12 euro eta bestelako gastuak deritzon kontuan, egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko diru kopuru ezberdinak, 650,10 euro, 1.749,90euro, 570 euro, 2.970euro eta 2.970 euro.
Elizondoko Baztan ikastolak haur hezkuntzan 18.134,82 euro eta lehen hezkuntzan 63.987,78 euro. Lesakako Tantirumairu ikastolak ere laguntzak bilduko ditu, haur hezkuntzan 3.058,04 euro eta lehen hezkuntzan 4.862,34 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun