San Fermin egunak erran nahi berezia izaten du iruindarrentzat, eta orokorrean nafar guztientzat. Aurten zentzu berezia hartuko du, gehienbat txirrindularitza maite dutenentzat. Uztailaren 7an 2007ko Tourraren hasiera izanen da Londresen. Nafar kirolariek paper polita egin izan dute froga garrantzitsu honetan, eta zer erranik ez, Migel Indurain gogora ekartzen badugu. Aurten 7 nafarrek parte hartuko dute: Ag2r taldeko Jose Luis Arrietak, Caisse d´Epargne taldeko Chente Garcia eta Xabier Zandiok, Euskatel taldeko Gorka Verdugo eta Jorge Azanzak, Discovery Cahnneleko Egoi Martinezek eta Lampre taldeko Patxi Vilak.
7 gizon hauek taldeko txirrindulariak, langileak, azken finean. Baina hala ere, ziur bere aukera bilatu eta baliatu nahiko dutela, ez baita nola nahikoa podiumera igotzea. Chente Garciak 2000. urtean Draugignanen lortu zuen helmugan besoak goratuz garaipena zer zen jakitea. Baina egon dira bertze batzuk nahiko hurbil egon direnak, Jose Luis Arrieta edo Egoi Martinezen kasuan bezala.
Patxi Vila beratarrak bigarren parte hartzea izanen Tourrean. Iaz 22. sailkatu zen eta taldea bere buru den Damiano Cunego gabe doa. 2007an froga ezberdinetan parte hartu du Patxik. Euskal Herriko itzuliko 3. etapan 2. geratu zen, Euskal Txirrindula frogan sailkapen nagusian 6. geratu zen, Valentziako itzulian 8., Paris Nizan 15. eta Italiako Giroan 15. sailkapen orokorrean.
Urte ona hortaz, eta gainera, ez du lesiorik izan