Udan Leitza, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Saharako haurrak gure eskualdera iritsiko dira

Goizalde URDANPILLETA 2007ko eka. 27a, 10:20

7 eta 12 urte bitarteko haurrek bi hilabete pasatxo egoteko aukera izanen dute

12 urte dira Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak Saharako haurrak ekartzeko ekimena martxan jarri zuela, baina dena, ez dira soilik Euskal Herrira iristen. Garai batean Leitzan hartzen zituzten, baina gaur egun Malerreka, Baztan eta Bortzirietan ere hartzen dituzte. Aurten denetara 14 haur iritsiko dira, 4 Leitzara eta gainerakoak gure eskualdera: Ituren, Donamaria, Erratzu, Elbete, Elizondo, Ziga, Aniz, Lesaka eta Oitzera.

Autofinantzazioa egin behar izaten dute. Zenbait kasutan udalen laguntza jasotzen dute eta Baztanen kasuan, Baztango udalak iristen diren haur guztien gastuak beregain hartzen ditu. Tonbola, kamisetak eta zozketa ere egiten dute. Maiatzean hasten dira txartelak saltzen eta ekainaren 22an egin zuten zozketa. Jatetxeek ematen duten laguntza ezinbertzekoa da aitzinet ateratzeko

Ofizialki, 7 eta 12 urte arteko haurrak ekar daitezke. Dena de, tranpatxoak egoten dira eta batzutan gazteagoak eta zaharragoak ere iristen dira.
Ostiralean iritsiko dira Mugairira. Garai batean Leitzara iristen ziren, baina haurrak zorabiatuak egoten zirenez, bidea erraztea pentsatu zuten.
Haurrak pozik etorri eta pozik joaten dira. Bere herrian hagitz maitatuak dira eta hortaz, ez dute penarik izaten. Sahararrek benetan eskertzen dute elkartasun hau.

Esperientzi zoragarria omen da sinpletasuna zer den ezagutzeko eta konpartitzen ikasteko. Euskal Herria eta Sahara bi herri txiki dira eta elkartasun honegatik sortu den harremana benetan da ederra.

Zozketaren zenbaki saridunak hauek izan dira:
LEITZA
HARAKINDEGIA 0806
SAGASTI 0375
ERREKA SAGARDOTEGIA 1.277
HIRUSO OSTATUA 1.633
MUSUN ZAHAR 1.707
BEATRIZENEA 1.324
ITUREN
HERRIKO OSTATUA 0563
ALTXUNEA ERRETEGIA 0301
AURTIZKO OSTATUA 0388
OITZ
OITZKO OSTATUA 0455
BEINTZA-LABAIEN
BEINTZAKO OSTATUA 1.079
ELGORRIAGA
HILARION JATETXEA 0461
LESAKA
KOXKONTA JATETXEA 0617
KATTU JATETXEA 1.141
ARIZKUN
UXOA OKINDEGIA 0195
ORDOKI ERRETEGIA 0334
ELIZONDO
GALARZA 0205
KORTARIXAR 1.441
ESKISAROI 0869
ITZALARGIKOBORDA 0932
ELBETE
ELBETEKO OSTATUA 0017
OÑASKA 1.843
MUGAIRI
PIERRESENEA 1.544
GARTZAIN
FRANSENE 0741
ETXALAR
HERRIKO OSTATUA 1.334
ELUTSA OSTATUA 0555
DONEZTEBE
BELARRA JATETXEA 0662
IGANTZI
LA VILLA JATETXEA 0630

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!