Istripua N-121-A errepidean

Goizalde URDANPILLETA 2007ko eka. 26a, 19:10

Berrizaun eta Etxalarlatsa artean, errepidea itxita dago

N-121-A errepideko 58,5 kilometroan kamioi batek istripua izan du 5:20 aldean Berrizaun eta Etxalarko benta artean, eta horren ondorioz, pasoa itxi egin behar izan dute. Garraiolaria erietxera eraman dute.

Trafiko arazoak

Goiz osoan errepidea moztuta egon da eta Guardia Zibilak 11:00ak aldera Piedadeko Gaineko errepidea ere moztu behar izan du kamioi bat bertan trabatuta zegoelako.
Eguerdi aldera, garabi batek kamioia errepide erditik kendu eta bazter batean utzi du, tartekako pasabidea moztuz.
Goizean 4-5 ordurako arazoa izanen zela erran duten arren, azkenean, dezentez gehiago luzatzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun