Espainia, Andorra, Melilla, Maroko eta Erromako DBHko 2. mailako 62 ikaslek XVIII. Matematikako Olinpiadetan parte hartzen ari dira. Gazte hauek 27 irakasleren laguntza dute hainbat froga, ekintza eta ateraldi egin ahal izateko.
Erkidego eta herrialde ezberdinetako gazteen arteko elkarbizitza egitea da olinpiada hauen helburua, baina aldi berean jostatzen eta Nafarroa ezagutzeko aprobetxatu nahi dute. Tornamira Nafarroako matematikako irakasleen elkartea da olinpiada honen antolatzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Espainiako matematikako irakasleen elkarteko konfederazioarekin batera.
Foru erkidegoari dagokionez, ikasleak Lizarra, Corella eta Iruñekoak dira
Gaurko egunez, eguna Iruñan pasatzekoak ziren. Hezkuntza kontseilariarekin elkartzekoak ziren, eta taldekako 'matematikako entzierroa' izeneko froga egitekoak. Udalean harrera egin eta hirian barrena paseotxoa egin ondotik, planetarioara joatekoak ziren.
Asteazkenean, berriz, eskualdean izanen ditugu. Bertizko Jaurerrira bisita eginen baitute. Ortzegunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan olinpiaden bukaera ekitaldia izanen da, arazoen azterketa egin eta sari banaketa eginen da. Azkenik, agurtzeko aperitiboa izanen dute.