Maika Ariztegi iturendarra garaile Doneztebeko XXIX. herri krosan

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 26a

Gizonezkoetan Imanol Cruz donostiarra nagusitu da

Igandean jokatu zen Doneztebeko Erreka Elkarteak 29. urtez antolatutako herri lasterketa, eta azken urteotako parte-hartze sendoari eutsiz, 180 korrikalari aritu ziren maila ezberdinetan. Aurten ere, Doneztebeko jende aunitzek hartu zuen parte, lasterketaren alde herrikoia indartuz.

Doneztebeko herri krosak indarra galdua zuela uste zuena oker dago, eta aunitzek paseo moduan hartzen badute ere, geroz eta indar haundiagoa hartzen ari da. Iaz bezala, aurten 180 lagunek parte hartu zuten.
Parte-hartzaileak mailaka sailkatu zituzten: maila berezia (3-5 urte), aurrebenjaminak neska eta mutilak, benjaminak neska eta mutilak, alebinak, neska eta mutilak, infantilak neska eta mutilak, kadeteak neska eta mutilak, gazteak neska eta mutilak, seniorrak neska eta mutilak, eta beteranoak neska eta mutilak.
Proba nagusian, gizonezkoen senior mailan, lehia bizia izan zen, orain dela bi urte garaile atera zen Imanol Cruz eta iazko garaile Rafa Maritxalar lesakarraren artean. Azkenean, lehendabizikoa gailendu zen zen, lau segundoko aldearekin. Sailkapena honela gelditu zen:
1. Imanol Cruz-23:40
2. Rafa Maritxalar-23:44
3. Fernando Etxegarai- 24:26
4. Eduardo Casado- 25:04
5. Patxi Irazoki- 25:13
23 gizonezkok parte hartu zuten seniorretan, eta ia zortzi kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Sailkapenean, lehen herritarra Santi San Miguel izan zen, 16. postuan.
Emakumezkoetan, Maika Ariztegi iturendarra gailendu zen, eta ondotik, Leire Uterga doneztebarra gelditu zen. Sailkapena, berriz, honela:
1. Maika Ariztegi- 14:16
2. Leire Uterga-17:01
3. Melhen Iglesias- 17:45
4. Maialen Zamorano- 21:42
Beteranoetan, txapela Xabier Arrutirentzat izan zen. Hurrengo postuak Hiru Herri taldeko lasterkarientzat izan ziren. Sailkapena honela gelditu zen:
1. Xabier Arruti- 24:56
2. Patxi- 25:13
3. Angel Garate- 25:28
4. Jesus Mari Ramirez- 25:47
Emakumezkoetan, lehena Rosa Orofino izan zen. Aipatu, maila honetan, Errekako lasterkariek ere parte hartu zutela. Honakoak egindako denborak:
1. Rosa Orofino- 15:49
2. Bittori Mendiburu-21:17
3. Marga Erdozain-21:21
4. Arantxa Goñi-22:17
Parte-hartzerik haundiena maila berezikoen artean izan zen (2002-2004 urteen artean sortutakoetan). Gehienak Doneztebekoak ziren arren, bazen Donamaria, Iruña, Mugairi, Ituren eta Sunbillakorik ere.

Kirol ospakizuna probextuz, Errekako Zuzendaritza Batzordeak omenaldi txiki bat egin zion Txomin Mindegiari, Elkartearen alde urte hauetan guztietan egin duen eta egiten ari den lana eskertzeko.

Sari banaketan Udalaren izenean, Migel San Miguel eta Avelino Mitxeo egon ziren, Jabier Almandoz Nafarroako Kutxaren izenean, eta Juan Telletxea Erreka Kirol Elkartearen izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun