Doneztebeko herri krosak indarra galdu zuela uste zuenak, oker da, izan ere, azken urteotan parte hartzea sendotzen ari bai da eta iaz 180 kirolarik izena eman bazuten , aurten ere kopuru hau errepikatu da.
Maila ezberdinetan parte hartu dute: maila berezia, prebenjamin neska eta mutilak, benjamin neska eta mutilak, alebin neska eta mutilak, infantil neska eta mutilak, kadete neska eta mutilak, gazte neska eta mutilak, senior neska eta mutilak, eta beterano
10:30ean haurrak hasi ziren: maila berezia, prebenjamin, benjamin, alebin eta infantilak. 11:30ean kadete, jubenilak, senior eta helduak aritu ziren.
Senior mutiletan lehia bizia izan zen orain bi urteko garaile izan zen Imanol Cruz eta iazko garaile Rafa Maritxalar lesakarraren artean, eta azkenean lehendabizikoa gailendu zen. Sailkapena honela geratu da: 1. Imanol Cruz-23´40´´ 2. Rafa Maritxalar-23´44´´ 3. Fernando Etxegarai- 24´26´´ 4. Eduardo Casado- 25´04´´ 5. Patxi Irazoki- 25´13´´ Guztira senior mutiletan 23 parte hartzaile izan dira.Eta ia 8 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute. Manttale taldeko kirolariek lehen postuak eskuratu dituzte. Sailkapenenean lehenengo doneztebarra San San Migel izan da, 16. postuan.
Senior emakumeetan Maika Ariztegi Iturendarra izan da irabazlea eta gainerakoan,sailkapena honela geratu da: 1. Maika Ariztegi- 14´16´´ 2. Leire Uterga-17´01´´ 3. Melhen Iglesias- 17´45´´ 4. Maialen Zamorano- 21´42´´
Beteranoetan Hiru Herri taldeko lasterkariak nagusi izan ziren lehen 5 postuetan, nahiz eta irabazlea talde horretakoa ez izan.
Sailkapena:
1. Xabier Arruti- 24´56´´
2. Patxi- 25´13´´
3. Angel Garate- 25´28´´
4. Jesus Mari Ramirez- 25´47´´
Emakumezkoetan lehena Rosa Orofino izan zen eta Errekako lasterkariek ere parte hartu zuten. Holakoak izan ziren egindako denborak:
1. Rosa Orofino- 15´49´´
2. Bittori Mendiburu-21´17´´
3. Marga Erdozain-21´21´´
4. Arantxa Goñi-22´17´´
Parte hartze handiena maila berezian eman zen. 2002,2003 eta 2004an sortutakoek izan zuten lasterka egiteko aukera. Gehienak Doneztebekoak ziren, baina Donamaria, Iruña, Mugaire, Ituren eta Sunbildarrak izan ziren.
Egun eder hau probextuz, Errekako Zuzendaritza Batzordeak omenaldi txiki bat egin dio Txomin Mindegiari, Elkartearen alde urte guzi hauetan egin duen eta egiten ari den lana eskertuz.
Sari banaketan Migel San Migel eta Avelino Mitxeo egon dira udaletxearen izenean, Jabier Almandoz Nafarroako Kutxaren izenean eta Juan Telletxea Erreka kirol elkartearen izenean.