Oporraldiak pasatzeko badira aunitz modu, baina Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ordu batzuk udaleku irekietan pasatzeko aukera eskaintzen du

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 25a

Horrez gain, Nafarrokao Euskara zerbitzuek udalekuak antolatu dituzte

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatzen dituen udaleku irekien helburuak honakoak dira: - Elkarrekin ongi pasatzea lagun giroa sortuz. - Euskara bultzatzea eta kurtsoan zehar ikasitakoa mantentzea. - Natura errespetatzen ikastea. - Sormena lantzea. - Haur bakoitzari autonomo izaten laguntzea.

3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat antolatzen da. 10 laguneko begirale bat izanen da, eta adinaren arabera, talde ezberdinak eginen dira.

Herrika eginen da eta honela antolatu da: -Arantzan uztailaren 16tik abuztuaren 10era, astearte eta ortzegunetan, 17:00etatik 20:00etara. -Beran uztailaren 2tik 27ra, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara. -Etxalarren, uztailaren 2tik 27ra, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara. -Igantzin, uztailaren 16tik abuztuaren 10era, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara. -Lesakan, uztailaren 16tik abuztuaren 10era, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13.00etara.

Bertzalde, Nafarroako Euskara zerbitzuek elkarrekin udalekuak antolatzen dituzte.

Udalekuak herri euskaldunetan egiten dira. Beraz, haur eta gazteek euskara izanen dute aisialdirako komunikazio tresna. Jarduera honen bidez euskararen lagunarteko ahozko erabilera sustatu nahi da.

Udalekuak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako D ereduko ikasleentzat dira. Mailaren arabera, hiru udaleku ezberdin daude.

PIRATEN UDALEKUA. Pasai Donibane. (7 egun) Lehen hezkuntzako 1. eta 3. maila artekoentzat. Datak: 1. Uztailaren 5etik 11era. 2. Uztailaren 11etik 17ra 3. Uztailaren 23tik 29ra 4. Uztailaren 29tik Abuztuaren 4ra 5. Abuztuaren 10etik 16ra 6. Abuztuaren 16tik 22ra. Honako ekitaldiak eginen dituzte: jolas tailerrak, ludoketa pirata, txangoa txalupaz, hondartza, ibilaldiak, igerilekua…
NATURA UDALEKUAK. Alkiza (7 egun) Lehen hezkuntzako 4. eta 6. maila artekoentzat Datak: 1. Ekainaren 29etik uztailaren 5era 2. Uztailaren 5etik 11era 3. Uztailaren 11tik 17ra 4. Uztailaren 17tik 23ra 5. Uztailaren 23tik 29ra 6. Uztailaren 29tik abuztuaren 4ra 7. Abuztuaren 4tik 10era Ekitaldiak honakoak izanen dira: jolasak, herri kirolak, mendi ibilaldiak, hondartza, piragua Txingudiko badian…
KOSTALDEKO UDALEKUAK. Pasai Donibane ( 7 egun) Lehen hezkuntzako 6 maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak. Datak: 1. Ekainaren 29tik uztailaren 5era 2. Uztailaren 17tik 23ra 3. Abuztuaren 4tik 10era Gazteek hainbat jarduera burutuko dituzte: masaje, ingurumen, sukaldaritza tailerrak, bela, surfa, ibilaldiak…
Antolatzaileak Aezkoako Batzarre Nagusia, Bortziriak, Iparralde, Malerreka, Sakana, Irantzu eta Uharte-Esteribarko Mankomunitateak, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Auritz-Erroibar-Luzaide, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Erronkari-Zaraitzu, Gares, Lizarra, Orkoien-Oltzako Zendea-Etxauri-Bidaurreta eta Tafallako udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun