Dirulaguntza 2007 urteari dagokio eta 153.562,50 eurotakoa izanen da.

Goizalde URDANPILLETA 2007ko eka. 25a, 10:21

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ongizate institutua baimendu du ANFAS elkarteari 153.562,50 euro eman diezazkion,2007ko arreta goziztiarreko programa gara dezan.

ANFAS elkartea 1961. urtean eratu zen adimen ezintasunak dituzten pertsonen giza eta famili beharrei erantzun bat emateko, eta zerbitzuak eta baliabideak sortzeko. Ezintasunak dituzten edo paira ditzaketen haurren artatze goiztiarra lantzen duten egitasmo garrantzitsuenetakoa da, urte hauetan egiten dena erabakigarria izan bai daiteke pertsona hauen etorkizunerako.

Programa honek urtero dirulaguntza jasotzen du, 1997. urtean hasi zenetik. Urte horretan ANFAS-ek kilikatze goiztiarreko bi unitate abian jarri zituen Tutera eta Lizarran. 2003. urtean Nafarroako Ongizate institutuarekin akordio bat lortu zuen eta arreta goiztiarra doako zerbitzu izatera pasa zen 0 eta 3 urte arteko familientzat eta ANFAS erakundeak Foru Erkidegoko bertze eskualdetara zabaldu zuen.

Horren ondorioz, ANFAS-ek 0 eta 3 urte arteko haurren arreta goiztiarren programa Tutera, Lizarra, Tafalla, Altsasu, Lesaka eta Donezteben garatzen du.

Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte arteko populazioari, bere familiei eta ingurukoei bideratu dago. Hauen helburua lehen bai lehen bere garapenean arazoak dituzten edo jasateko arrisku duten haurren behin behineko nahiz behin betiko ondoezei erantzuna ematea da

Esku hartze hauek haurra bere osotasunean aintzat hartu beharko dute eta disziplinarteko orientazio eta profesional lan talde batek planifikatu beharko ditu.
Helburu publikoa du egitasmo honek eta giza interes garbia du. Hortaz, 0 eta 3 urte arteko arreta goiztiarreko programaren sustapena Ongizate institutuko helburuen barne sartzen da. 3 eta 6 urte arteko arreta goiztiarra Hezkuntza departamentuarenpean dauden ikastetxeek beregain hartzen dute.
0 eta 3 urte arteko arreta goiztiarraren programa Nafarroako Ongizate Institutuaren balorazio sailarekin koordinatuz garatzen da, eta ezintasuna duten edo izan dezaketen Nafarroako haur guztiei eskaintzen zaie, Iruñekoei izan ezik, hauek zuzenean Nafarroako Ongizate Institutuko balorazio sailak hartzen bai ditu. Bezero bezala aintzat hartzen dira haurrak eta beraien familiak ere.
Kilikapen goiztiarraren helburu nagusiena naturalki gauzatu ez diren prozesuak eragitea da.
Kilikapen goiztiarraren helburu nagusiena naturalki gauzatu ez diren prozesuak eragitea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun