Goñik eta Xala III.ak ezin izan zuten Eugi eta Laskurain bikotea gainditu

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 25a

Mikel Goñi Utzitako argazkiak

Astelenan bildutako zaleek azken unera arte babestu zuten pilotari nafarra.

Mikel Goñik Eibarko Atelena pilotalekuan egin zen berragerpena Xala III.a pilotariarekin, baina bikoteak ezin izan zuen Eugi eta Laskurain gainditu (22-17).

Dena den, Goñik sasoi onean dagoela erakutsi zuen eta gogo handiekin jokatu zuen. Astelenan bildutako zaleek pilotari nafarra babestu zuten azken unera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun