Eskerrak Abel Barriolari

Utzitako argazkiak 2007ko ekainaren 29a

Guztiok pozik joaten gara frontoira gure pilotariak animatzera eta tanto onak txalo zaparradaz ospatzera. Oraingoan ere, gure pilotari Abel Barriolak puntu-puntako partida egin ez zuen arren, bere jarraitzaileak bertan egon ginen azkenerarte animatzen, txalotzen... Sentimenduzko negar malkoak ixuri genituen eta bihotzean hutsune handi batekin irten ginen Atano III.a pilotalekutik. Baina hala ere, Abelek beste inork baino hobeto erakutsi du txapela beretzat izan behar zuela eta pilotari bikaina izateaz gain, pertsona jatorra eta bihotz onekoa dela. Aurkaria parean jarri, tantoak lapurtuz inongo lotsarik gabe; partida amaitu eta inolako edukaziorik erakutsi gabe eskurik eman ez, eta hala ere, Abelek barkamena eskatu eta horrelako pertsona «faltsu» bati buruz ongi hitz egiten jarraitzen du. Olaizolak txapela lortu du, baina, zuk Abel, herritarren txapela, ingurukoen maitasuna eta guztion bihotza eta errespetua lortu duzu. Aupa Abel eta jarraitu lanean, txapela zurea da eta!!!

Maitane Gereño - Areso

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun