Ausartu zaretenei

Utzitako argazkiak 2007ko ekainaren 25a

Berako Aralarretik eskerrak eman nahi dizkiegu guri botoa ematera ausartu diren lagunei. Emaitza horiekin bi zinegotzi lortu ditugu Udalean lan egiteko prest, herriaren alde lanean aritzeko prest. Arduraz jokatu dugu Udalean, eta hurrengo lau urteetan ere hala jokatuko dugu. Gainerako taldeei ere era berean jokatzea eskatzen diegu. Gure taldearen ateak zabalik egonen dira herritar guztientzat zein herri mugimenduarentzat.

Berako Aralarrek argitu nahi du Nafarroa Bai osatzen dugun taldeok hauteskundeen aitzinean ez dugula elkarrekin joateko inolako saiakerarik egin, Beran ez genuelako horretarako beharrik ikusten.

Hala nola, agertu nahi dugu guztiz zilegia dela bertze alderdiekin elkartzea eta gehiengo zabalak bultzatzea eta lortzea. Edonola ere, lau urte hauetan gobernuan egindako eta izandako esperientzia eta emaitzak aztertu ondotik, inori babesik ez ematea erabaki dugu, eta gure aukera gobernuan ez sartzea izan da. Udal talde guztien arteko elkarlanaren alde eginen dugu.

Berako Aralar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun