Pibota eta eskuin hegalean aritzeko bertze bi fitxatu ditu BKTk

Gurutze PIKABEA 2007ko ekainaren 25a

Baztango Kirol Taldearen emakumeen eskubaloi taldeak bertze bi fitxaketa egin berri ditu: Kinga Toth hungariarra eta Larisa Shumilova Turkmenistanekoa. Lehenbizikoa pibotaren posturako eta bigarrena eskuin hegalerako hartu ditu, eta helburua Lehen Mailatik Ohorezko Mailara igotzea izanen da.

Kinga Tothek Hungariako Ohorezko Mialan jokatu du Gyon EYO eta Vaci NKSE taldeetan. 2005-2006 denboraldian Marina Park taldean jokatu zuen, estatuko Lehen mailan eta Ohorezko Mailan Vicar Goyan ibili ondotik etorriko da Baztango taldera. Larisa Shumilovak 18 urte bertzerik ez ditu. Turkmenistaneko ligan goleatzailerik onena izan zen 2005-2006an, eta 2006-2007 denboraldian Austriako Hypo talde indartsuak fitxatu zuen Ohorezko Mailan aritzeko. Denboraldi horretako martxoan Italiako Ohorezko Mailako talde txapeldunari utzi zioten. Horrela, bortz dira dagoeneko BKTk fitxatu dituen atzerritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun