Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan ari da Donato Larretxea

Franck DOLOSOR 2007ko ekainaren 25a

Larretxeak duela bi urte Urrezko Aizkolarien txapela jantzi zuenean. TTIPI TTAPA

Hiru onenek Kopa jokatuko dute

Ekainaren 17an abiatu zen aurtengo Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga. Bukatu berri den Urrezko Aizkolari Txapelketako sei onenak ari dira parte hartzen, eta horien artean eskualdeko bakarra dugu, Donato Larretxea. Ekainaren 24an eta 27an Zigoitian eta Hernanin aritzekoa zen aranztarra. Gainerako aizkolariak hauek dira: Floren Nazabal, Jose Mari Olasagarsti, Anjel Arrospide, Juanjo Lopez Azpilikueta eta Xabier Orbegozo “Arria V”. Ligako txapelduna ligan puntu gehien eskuratzen duen aizkolaria izanen da, eta hiru onenen artean, Kopa jokatuko dute, iraila bukaera edo urria hasieran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun