Ekainaren 16an jokatu ziren Doneztebeko udal pilotalekuan Josetxo Ezkurraren omenez antolatutako hamazazpigarren pilota txapelketaren finalak. Ttikien mailatik hasi eta gazteen mailara bitarte, 244 pilotarik parte hartu dute txapelketan.
Ttikiak B mailan, Elizondoko Javier Etxegoien eta Ibon Irazokik 18 eta 7 irabazi zieten Elur Meoki eta Ander Zelaieta herritarrei. Ttikiak A mailan, berriz, Goizuetara joan zen txapela. Antton Apezetxeak eta Iker Salaberriak 18 eta 7 irabazi zieten Ultzamako Iñigo Iribarren eta Andoni Gaskueri.
Umeak B mailan, Oiartzunentzat izan zen garaipena. Mattin Kazabon eta Iker Mugikak 14rekin utzi zituzten Burlatako Josu Eskiroz eta Andoni Agirre. Umeak A mailan, berriz, Donibaneko Unai Laso eta Joanes Bakaikoak jantzi zuten txapela, Iñigo Martinez eta Ander Errandonea beratarreii 18 eta 5 irabazita.
Kimuak B mailan, Erratzuko Unai Santxotena eta Sunbillako Andoni Espelosinek 18 eta 16 irabazi zieten Berako Ramontxo Albistur eta Andoni Lazkanotegiri. Kimuak A mailan, berriz, Elizondoko Dario Trantxek eta Iturengo Arkaitz Untxalok 18 eta 5eko emaitzarekin garaitu zituzten Iruritako Iñaki Azpiroz eta Iturengo Ugaitz Elizalde.
Haurrak A mailan, berriz, txapela Lesakara. Josu Sanjurjo eta Mikel Maiak 18 eta 9 garaitu zituzten Burlatako Andoni Iribarren eta Iñaki Arrizabalaga.
Kadeteak B mailan Zigako Aritz Gil eta Elizondoko Sergio Hualde atera ziren txapeldun, Almandozko Gorka Altzuarte eta Elizondoko Iñaki Perurenari 18 eta 12 irabazi ondotik. A mailan, berriz, Unai Madariaga urroztarrak eta Antton Jauregi amaiurtarrak 18 eta 15 irabazi zieten Beñat Oronoz lesakarrari eta Imanol Juanena urroztarrari.
Gazteen mailako partidarekin eman zitzaion aurtengo txapelketari amaiera. Garikoitz Juanenea saldiastarrak eta Mikel Mindegia arraizotarrak 22 eta 21 irabazi zieten Olaztiko Joseba Saez eta Zaramagako Miguel Perezi.