Michèle Alliot-Marie eskuindarra nagusitu zaio berriz Sylviane Alaux sozialistari berriki egin diren hauteskunde legegileetan. Barne minsitraok bozen %60 izan zituen herrian, piska bat guttiago hautes barrutian. Dena den, Frantziako Gobernu berrian lanean segituko duelako, Daniel Poulou ordezkoari eskainiko dio berriz bere aulkia. Euskal Herria Bai abertzaleen koalizioak (Batasuna, AB eta EA) emaitza onak izan zituen herrian ere. 350 bozekin hirugarren indarra bilakatu da UMP eta PSF ondotik, eta UDF-Modemen aitzinetik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!