Ostatuetan egiten diren afariak, pilota partidak eta musika emanaldiak nagusituko dira herriko bestetan. Entzun, Magnum, Bidekoa eta Holako taldeek bazterrak alaituko dituzte. Bertzalde, igandean Maialen Errotabehere ezpeletarra entzuten ahalko da. Duela gutti diska berria plazaratu du eta hori presentatuko du senpertarren aintzinean.