Neska Korrikak 250 euroko laguntza eman dio Integrazio Batzordeari

ttipi-ttapa 2007ko eka. 22a, 16:10

Ekainaren 8an Plazan ostatuan eman zion

Aitzineko bi aldietan bezala, Neska Korrikaren hirugarren edizioak ere bere ekarpena egin nahi izan dio Integrazio Batzordeari. Ekainaren 8an egindako ekitaldian jaso zuen Integrazio Batzordeak lasterketaren antolakuntzak emandako 250 euroko laguntza. Elkarte hau ezindutako haurrak ikastoletan integratzeko lanean aritzen da. Ekitaldian, bertzeak bertze, Marie-Laure Larragnaga Udaleko zinegoitzia eta turismo bulegoko ordezkariak izan ziren.

Lasterketa apirilean jokatu zen, eta guztira 133 lagunek parte hartu zuten, horietatik 85 herritarrak. Gainerakoak, inguruko herrietatik hurbildu ziren.

Bertzalde, bertze urte batez minbiziaren kontrako kanpaina bat abian paratu zen: «eskumuturreko bat= minbiziaren kontrako euro bat» izeneko kanpaina, hain zuzen. Horren bidez, Baionako ospitaleko onkologia zerbitzuak 200 euro jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun