Aurten ere, familia handiak dituzten amak omendu ditu Sarako Herriak zilarrezko eta brontzezko dominak banatuz. Sei haurrekin, Catherine Goyeneche eta Mikeltegikobordako Germaine Errandonea zilarrezko domina ukan dute. Ibarsoroako Etiennette Arburua, Samateluko Josette Iramuno, Mari Mentako Eskolastika Galzagorri, eta Ginette Elizagoyenek aldiz, brontzezko domina izan dute 5 haur hezi baitituzte.