Eskuina nagusi legebiltzarreko hauteskundeetan

Xan Harriague 2007ko ekainaren 28a

Abertzaleek emaitza polita lortu dute lehen itzulian

Ekainaren 10ean eta 17an, frantses legebiltzarreko hauteskundeak egin ziren herrian. Lehen itzulian 12 hautagaien artean hautatzeko aukera bazen, baina horrek ez zituen herritarrak animatu. Bertze herrietan bezala abstentzioa handia izan zen eta saratarren %56,9 baizik ez zen bozkatzera joan. UMPko Michelle Alliot-Marie erraz nagusitu zen bozkatu zutenen %49,8rekin. Bigarrena EH Bai koalizio abertzalea izan zen %21,6rekin eta hirugarrena Alderdi Sozialista %11,6rekin. UDF alderdi zentristak bozen %7,2 bildu zituen, eta gainerako hautagai guziek %2 baino guttiago.

Bigarren itzulian, saratarrek UMP eta Alderdi Sozialistaren artean hautatu behar izan zuten, frantses legearen arabera zirkunskripzioko lehen biak baizik ez baitira bigarren itzulira pasatzen. Huntan abstentzioa oraindik handiagoa izan zen. Herritarren %51,4k baizik ez zuten bozkatu. Michelle Alliot-Marie aise nagusitu zen bozen %62,1 bilduz. Sylviane Alauxek, Alderdi Sozialistaren hautagaiak bozen %32,5 bildu zituen, eta gainerako %5,4ak boto xuriak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun