Hilabete eta gehiagoren buruan ireki dituzte lezeak

Margari eta Koro 2007ko eka. 22a, 16:08
Errota zaharrean uraren indarrak garbiketa bitxia egin zuen: harri eta legarrak eraman zituen eta horrela ikusten ez zen pareta bat agerian gelditu zen eta baita ere makineriaren zati bat. TTIPI TTAPA

Erreka bazterrean pareta txiki bat egin da eta bere gainean kate bat paratu da

Akelarre Elkarteak antolatutako “Bide garbiketa eguna” arrakastatsua suertatu zen, 20 bat lagun lanean aritu baitziren. Zikinkeria aunitz bildu zen, eta hasieran zikinkeri guztia pisatzea pentsatu bazen ere, ondarrean ez zen hala egin, zuzenean Cherchebruiteko zabortokira eraman baitzen.

10:30ak aldera hasi ziren, batzuk Errotako zelaitik lezeraino ailegatzen den erreka bazterrean; eta bertze batzuk Sabideako Pottoka-bidetik hasi eta Narkoneko-bordaraino. Ondotik, Urdazubi aldeko Pottoka-bidearen zati bat ere garbitu zuten. Hala ere, antolatzaileen ustez, oraindik lana gelditu da, eta behar bada irailean bertze aitada bat eginen da.

Lezeak zabalik

Hilabete bat pasa itxita egon ondotik (37 egun) ekainaren 9an ireki ziren lezeak. Moldaketen ondotik, itxura aldaketa bat izan da leze haundian: erreka bazterrean pareta txiki bat egin da eta horren gainean kate bat jarri; bertzalde, zubi berriak lehenagokoak baino azkarragoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun