Eskualdeko ikasleen ia %97ak gainditu du selektibitate proba

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 22a

Bera, Leitza eta Lekarozko institutuetako ikasleek emaitza onak eskuratu dituzte selektibitate proban. Aurkeztutako 65 lagunetik 63tik gainditu dute, %96,92ak. Hain zuzen, Lekarozko A ereduko bi ikasle dira gainditu ez dutenak. Nafarroa osoari dagokionean, berriz, guztira 1.998 ikaslek egin dute proba eta %94,74ak gainditu. Gainerakoek irailean izanen dute bigarren aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun