Kopuru honek iaz baino ia 10.000 lagun gehiago suposatzen du. Bi arrazoi nagusi dira gorakada hau ulertzeko: eguraldi zoragarria eta bertako zaindarien lanaldiaren luzapena udazken osoan.
Bisitarien gorakada kezkarria izaten bada ere, bada datu interesgarri bat: udako turisten kopurua mantentzen den bitartean —masifikaziorik gabe—, udaberri eta udazkenean nabarmen haunditu da. Bisitariaren profila aldatzen ari da: dominguero edo parrilleroen kopurua mantendu edo jeitsi egin da (azken bi urteetan sua egitea debekatua dago). Aldiz, edozein urtarotan naturaz gozatu eta bertatik paseatzera etortzen direnen kopuruak goiti egin du. Joera hauek mantentzea helburu nagusietakoa da.