Ia 60 zirrika bildu ziren Leurtzan Ingurugiroko Bolondres Egunean

ttipi-ttapa 2007ko eka. 28a, 19:01
TTIPI TTAPA

Nafarroa osotik etorritako 18 lagunek parte hartu zuten

Nafarroako Ingurugiroko Baliabideen Erakundeak (CRANA) antolatua, eta bertako udalen eta Orgiko Natur Guneko zaindarien laguntzarekin, ekainaren 2-an Bolondres Eguna egin zen Leurtzan.
Nafarroa osotik etorritako 18 lagunek parte hartu zuten bi taldetan antolaturik. Lehenengo taldeak Gorostietako gaineko (Saldias-Orokieta errepidean) zabortegi inkontrolatu bat garbitu zuen, eta inguru hartatik hainbat zabor atera zituzten, tartean, kasik 3 tona neumatiko. Neumatiko hauek bereiztuta bildu eta Iruñera eraman zituzten, birziklatzeko.
Bigarren taldeak Leurtzatik Eltzaburura (Ultzama) doan kaltzadaren tarte bat garbitu zuen, Zumardenako gainean, eta hala, bi bailarak elkartzen dituen bide eder hori erabat libre gelditu zen.
Eguna akitzeko, bolondres guztiak Leurtzan elkartu eta, Beintza-Labaiengo trikitilari gazteek alaiturik, bazkari eder bat egin zuten. Mila esker herritik eta kanpotik etorri ziren guztiei !!

Hasi da urtegiko uda sasoia

Leurtzako Urtegietan aindarien sasoia udaberri hasiera hasi zen. Aurten, Urrozko Maria Jose Arburua eta Josune Lazkano dira zaindariak, eta momentuz, eguraldiak sobera lagunduez duenez, ez da sobera jende hurbildu.

Urrotz eta Beintza-Labaiengo Udalek kudeatzen dute 381,5 Hektareako Natur Gunea eta datozen urteetarako baditu hainbat erronka: beheitiko urtegia inguratzen duen bidea elbarrituentzako egokitzea (III. Fasea), Natur Gunearen balio naturalak landu eta ezagutzera ematea eta bertako zaindarien lan egonkortasuna bermatzea.

2002an hasitako gestioa hasia da bere fruituak ematen: bisitarien kontzientzia gero eta haundiagoa da eta baita bertako zaindarien dedikazioa ere, paisaiaren kaliatearen onerako. Zerbitzuen eta mendi ibilbideen mantenimendu egokia oso baloratua da. Bertze aldetik, bisitarien kopurua haunditu bada ere, udan ez da masifikaziorik izaten, bisitari aunitz udaberri eta udazkenean etortzen direlako. Inguru zoragarri hau denok disfrutatu eta denon artean mantendu behar dugu. Ongi etorriak izan zaitezte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun