Diru-laguntza Ezkurran

ttipi-ttapa 2007ko eka. 22a, 14:42

Nafarroako Gobernuak 32.226,97 euroko diru-laguntza onartu du Ezkurrako udaletxearen obrak finantzatzeko. 46.038,53 euroko aurrekontutik %70a da herriak jasoko duena, eta eraikinaren fatxada eta teilatua eraberritzeko gastuetara bideratua izanen da. Laguntza 2005-2008ra begira Gobernuak egindako Tokiko Azpiegituren Planaren barrenean onartu zuten ekainaren 19an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun