Pedro Grazenea erremontista omendu dute

ttipi-ttapa 2007ko eka. 28a, 18:40

Pilotarien Batzarrak antolatutako bestan omendu zuten, Mutrikun

Ekainaren 17an Pedro Grazenea Elgorriaga erremontista omendu zuten Mutrikun. Pilotarien Batzarra pilota elkarteak urtero egiten duen bestan omendu zuten bere jaioterriaren izena daraman erremontista. 1929an jaio zen Elgorriagan eta 32 urtetan profesionaletan jokatu zuen, aitzinean beti. Gerora, masajista lanetan aritu izan da 22 urtetan Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun