Joan den ekainaren 16an hartu zuten kargua udaletxeko alkate eta zinegotzi berriek. Egun horretan, azken zortzi urtetan alkate izandako Jose Mari Hernandorenak, bere alderdikidea den Pako Errandoneari eman zion alkatetzako bastoia, eta gainontzeko zinegotziek ere beraien karguak hartu zituzten. Hala ere, ekainaren 21ean egin zuten lan-arduren banaketa eta modu honetan geldituko da datozen lau urteetarako: Jose Miguel Zelaieta eta Pako Errandonea hirigintza eta mendietaz arduratuko dira; Margari Capdeki eta Mª Jose Mitxelena mankomunitateaz. Ainhoa Etxebeste hezkuntzaz, eta Vidal Ibarra eta Santi Arretxea, Kultura, Bertiz Partzuergoa eta Jaialdietaz.