Joan den igandean trikitixa doinuek hartu zuten herria. Lesaka Trikitixa Taldeak antolaturik, Etxalarko II. Trikitixa Jaialdia ospatu zen plazan. Gisa guztietako doinu eta abestiak eskaini zituzten inguruko hainbat herritatik etorritako trikitilari gazteek. Gureak ere ez ziren faltatu. Bertzeak bertze, Irune eta Itsaso Elizagoien, Miren Lasaga, Alaitz Danboriena edota Izaro Iribarren trikitilari gazteak ikusi genituen eszenaleku gainean. Herritar andana hurbildu zen jaialdia ikustera.