Patxiku Irisarrik segituko du alkate datozen lau urteotan

Joseba eta Nerea 2007ko ekainaren 22a

Lau zinegotzi izanen ditu Herri Taldeak eta hiru Eusko Alkartasunak

Aldaketarik ez. Aitzineko legealdian bezala segituko du Udalak datozen lau urteotan. Herri Taldeak lau zinegotzi izanen ditu eta Eusko Alkartasunak hiru. Arazorik gabe osatu zen Udala joan den ekainaren 21ean eta hauexek izanen dira legealdi honetan zinegotzi lanetan arituko diren herritarrak: Xabier Iturria, Nerea Mitxeltorena, Irati Lujua, Arantxa Zubieta, Agustin Arribillaga eta Jose Antonio Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun