Laxoako Baztan errekako joaneko lehen final laurdenak igandean jokatuko dira, Doneztebe B Oitz Aren aurka arituko da, eta Doneztebe D Doneztebe Aren aurka. Liga bukatzeko partida batzuk jokatzekoak badira ere, A multzoan lehen bi postuak eta B multzoan postu guziak erabakita daude.
A Multzoan ezusterik gabe Doneztebe A lehen postuan bukatu du liga 26 puntu eskuratuta. Bigarren postua Oitz A taldearentzat izan da 21 punturekin. Ondoko hiru postuak aldiz, ez daude erabakita, eta Doneztebe C, Irurita A, eta Oitz Bren artean jokatuko dira. Hamar partidak bukatu eta, Doneztebe Ck 13 puntu ditu, partida bat guttiagorekin Iruritak 12 ditu, eta bi partida guttiagorekin Oitz Bk 11. Irurita Ck bi partida jokatzekoak baditu ere, ezin da sailkatu momentuz puntu bat baizik ez baitu irabazi.
B Multzoan, bi partida gelditzen dira jokatzeko, baina kasu horretan sailkapena dagoneko erabakita dago. Irurita B lehen postua lortu du 24 punturekin. Arraioz B bigarren geldituko da partida bat faltan 20 puntu lortu eta. Doneztebeko B eta D taldeek hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren. Arraioz B eta Hondarribi dira beraz multzo horretan final laurdenetako sailkatu ez diren taldeak.
A multzoan lehen bi postuak, eta B multzoan postu guziak erabakita daudelako lehen final laurdenak hasten ahal dira. Hortaz igande huntan, A multzok lehena Doneztebe A, B multzoko laugarrenaren aurka arituko da Doneztebe D hain zuzen ere. Bestalde, A multzoko bigarrenak, Oitz Ak, B multzoko hirugarren gelditu den Doneztebe Bren aurka jokatuko du.