Gure eskualdeko 54 lagunek parte hartuko dute Quebrantahuesos zikloturistan

ttipi-ttapa 2007ko eka. 20a, 15:35

Urtero bezala probak dituen 205kmetan lau mendate igo beharko dituzte, Somport, Marie Blanque, Pourtalet eta Hoz

Larunbatean jokatu da Quebrantahuesos zikloturista famatua. Azken hilabeteak entrenatzen ibili eta gero, gure eskualdeko 50 bat lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Urtetik urtera, aurten XVII. edizio duen zikloturista fama hartzen joan da batez ere duen zailtasunarengatik. Ibilbideak dituen 205kmetan, txirrindulariek lau mendate igo behar dituzte, eta ez nola-nahikoak. Berotzeko kilometro batzuk izan eta, Tourreko klasikoa den Somport mendatea igo behar dute. Hogeita zortzi kilometro luze ditu, eta aldaparen ehunekoaren batezbestekoa %3koa da. Eguneko bigarren zailtasuna Marie Blanque izanen da, hau ere Tourreko erreferentzia. Hamar kilometrorekin lehena baino laburragoa bada ere, aldaparen ehunekoaren batezbestekoa handiagoa da %7. Azkenaurreko zailtasuna Pourtalet, Somport mendatearen antzekoa da, 29km igoera eta aldaparen ehunekoaren batezbestekoa 4koa da. Txarrena gibelean izanen badute ere, bukaeran 2km dituen Hoz mendatea igo beharko dute. Ibilbideko igoera laburrena izanen da, baina aldaparen ehuneko altuenak ditu eta batezbestekoa %8koa da.

Gogorra bada ere, aurten ere txirrindulari anitz abiatuko dira, guztira 7.500, eta hauen artean 54 gure eskualdekoak dira. Lesakak izanen du ordezkaritza zabalena 14 txirrindularirekin, Koldo Erkizia, Javier Etxenike, Bixente Igartzabal, Iñaki Igoa, Fernando Iratzoki, Javier Maritxalar, Joxemi Maritxalar, Jose Ramon Martin, Jose Agustin Mitxelena, Luciano Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Jacinto Otxoteko, Borja Senosiain eta Gaizka Zelaieta. Beratik 10 izanen dira proba famatuan parte hartuko dutenak, Jose Manuel Arrieta, Iban Del Rio, Jose Garcia, Jabier Goienetxe, Julen Goya, Joseba Lasarte, Frantzisko Javier Leiza, Jesus Martinez, Luis Mir eta Gerardo Telletxea. Herri ttikiagoa bada ere, 9 txirrindulariekin Igantzik ere ordezkaritza polita izanen du, Aitor Almandoz, Iñigo Almandoz, Xabi Aranguren, Mikel Arburua, Jose Arburua, Julen Txoperena, Iñaki Hita, Iñigo Teiletxea, Oskar Txoperena eta Mikel Urtxegi. Azken urte hauetan Sunbiilatik ere urtero animatzen dira. Aurten lau izanen dira Xabier Iratzoki, Garikoitz Larraburu, Jon Maritxalar eta Esteban Maritxalar. Baztandik bertze hainbertze joanen dira, Julio Etxaide, Iñaki Esarte, Juan Carlos Martin eta Jose Mari Zamora. Doneztebetik bat guttiago izanen dira, Juan Carlos Arregi, Gorka Bidegain eta Josu Juanena. Quebrantahuesos zikloturistan parte hartuko duten gainerako eskualdeko txirrindulariek hauexek izanen dira, Migel Agirre eta Basilio Juanotena Bertizaranakoak, Martin Aranburu Leitzakoa, Fermin Ariztegi Iturengoa, Mikel Escribano Aresokoa, Manuel Ganboa Elgorriagakoa, Igor Babace Zubietakoa, Jabi Moreno Goizuetakoa eta Jon Sanzberro Etxalarkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun