Hirugarren urtez segidan, “Festetan berdintasunaren aldeko udalak” kanpaina abian jarri du Nafarroako Gobernuak Berdintasunaren aldeko Nafarroako Institutuaren bitartez. Festetan emakumeek jasan ditzaketen egoerak salatzeko, eta hauei aurre egiteko komiki batzuk banatuko dira kanpainan part hartuko duten herrietan.
Aurtengo leloa ohi baino luzeagoa izanen da, “eta festetan zer? partekatu festa eta lana, eta ezetza beti da ezetza”. Esaldi hauek daramatzaten afitxekin besta garaietan emakumeek gizonak bezain bat gozatu behar dutela azpimarratu nahi dute, eta egun berezi hauek eragin dezaketen ezberdintasunaren areagotzeari buruz gogoeta piztu. Alkohola dela eta, emakumeen aurkako erasoak maizago gertatzen dira. Bestalde, afaria eta bazkariak direla, etxeko andreentzat lan gehiago suposatzen dute bestek. Kanpaina hunekin desoreka horiek salatu eta saihestu nahi dituzte.
Kanpainan parte hartu nahi duten udalek, haien programetan komikiari tarte bat egitea besterik ez dute. Duela bi urte 51 herrik parte hartu zuten kanpainan eta iaz berriz 76.