Emaitza politak eskuratu dituzte gure eskualdeko ordezkariek

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 18a

Iparraldeko Jokuen Torneoko lehen jardunaldian, harrijasotzean izan ezik gainerako proba guzietan gure eskualdeko ordezkariren bat nagusitu da

Aste bateko berantarekin, joan den larunbatean hasi zen Iparraldeko Jokuen Torneoa Uharten. Sei modalitate biltzen dituen txapelketaren lehen jardunaldian gure eskualdeko ordezkaritza zabalak parte hartu zuen.

Berrogeita hamar koxkorren biltzen azkarrena Fernando Etxegarai beratarra izan zen 6 minutu eta 3 segundoko denborarekin. Bigarrena eta hirugarrena Berriozarkoak izan ziren, Josu Jimenez eta Ekisoain hurrenez hurren. Igantziko Patxi Iratzokik eta Etxalarko Iñego Lasagak ezin izan zuten parte hartu. Ingude altxatzean, lehen postua Xabi Seinentzat izan zen mintu batez 18kgko ingudea 65 aldiz altxatu baitzuen. Bigarrena ere igantziarra izan zen, Karlos Sein, 62 altxaldirekin. Hirugarren eta laugarren gelditu ziren Leitzako Lazaro Bujan eta Berako Igor Lasaga, 58 eta 57 altxaldirekin hurrenez hurren. Harrijasotzen azkarrena, Josetxo Urrutia izan zen 3.762,5kg altxatuta. Minutu batez, 125kgko zilindroa 14 aldiz altxatu zuen, 112,5kgko kubikoa 9 aldiz eta 100kgko bola 10 aldiz. Eskualdeko ordezkari bakarra Unai Bertiz hirugarren postuan gelditu zen, Xabier Igoaren ondotik. Sunbildarrak, 3.375kg altxatu zituen, zilindroa 11 aldiz, kubikoa 8 aldiz eta bola 11 aldiz.. Ingude altxatzean bezala, lasto altxatzean ere Xabi Sein nagusitu zen 45kgko lastoa 12 aldiz altxatuz minutu eta 3 segundoko denborarekin. Inaki Bereauek ere 12 altxaldi lortu zituen, baina azkena lortzeko bertze 5 segundo behar izan zituen. Hirugarrena eta laugarrena Karlos Sein eta Oskar Telletxea izan ziren biek 11 altxaldirekin. Txingetan, 7 parte hartzaileen artean 5 hemengoak ziren. Hamabost plaza beteta Oskar Teiletxea nagusitu zen, eta bigarren postua berako Joseba Petrirenarentzat izan zen 13 plazarekin. Julen Txoperena igantziarra hirugarren gelditu zen 10 plazarekin, Leitzako Josetxo Urrutia 6. sei plazarekin, eta Sunbillako Unai Bertiz 7. bost plazarekin. Zaku lasterketan bi talde besterik ez ziren aurkeztu, Iñaki Bereau, Oskar Telletxea eta Eneko Mitxelena Igantziko taldearentzat, eta Raul Maiza, Oier Aizkorbe eta Iker Lizarraga Berriozarko taldearentzat. Bi segundorengatik, Igantziarrak nagusitu ziren 65kgko zakuarekin eginbeharreko 360mak minutu eta 29 segundoko denborarekin burutuz. Berriozarkoek minutu eta 31 segundu behar izan zituzten.

Torneoko bigarren jardunaldia, Heldu den igandean jokatuko da Igantzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun